|
Hiri hegaztien (uso, kaio, txantxangorri, arabazozo e.a.) kontrolerako metodo erabilienak eta eraginkorrenak.
Begiratu sistemei eta jarri gurekin harremanetan zuen azpiegituretarako (komunitate, eraikin, historia eta arte monumentuak, e.a.) egokiena zer den jakiteko azterketa egin dezagun.
Egoera zaila iruditu arren, aldamio, lan bertikal, plataforma eta langile taldea nahikoa izango dira konponbidea emateko
Hortzak
Kontrolatu beharreko espeziearen araberakoak, batez beste 1.3mmko diametroa eta 100mmko luzera duten hortz erdoilezinak dira, u.v. aurkako tratamendua duen poliestireno kristalinozko oinarri bati lotuak.
Materialak eraldaezinak dira eta edonon jar daitezke (harri, porlana, egur, zink ...) atzeko silikona neutrozko itsasgarriari esker. Usoak fatxadetara hurbil ez daitezen hesi ia ikusezina baina eraginkorra da.

Alanbreak
15 cm garai diren azero erdoilezinezko zutoinak jartzen dira euren artean gai bereko eta nylonez estalitako alanbrea eta malguki batzuk jartzeko. Hartara, hegaztien ezin dute bertan lur hartu.
1´5mko zutoin bat jartzen da taketetan edo silikona bereziz itsasten den plastikozko oinarrietan.
Badira askotariko osagaiak zutoinak jartzeko teilatu bazterretan eta abarretan.

Sarea
Eraikinen babeserako metodorik eraginkorrena eta iraunkorrena da. Ia espezie guztiengandik babesteko balio du, espeziearen araberako sare tamainak direlarik. Kolore askotakoak daude, hartara ez ikustea errazagoa izateko. Gehienetan beltzak, harri kolorekoak edo gardenak izaten dira. Ematen du jende aurrean jartzeko gehiegi ikusten dela sarea, baina ondo jarritako sarea ia ikusezina eta, batez ere, oso eraginkorra da.

Elektrikoa
Aurre hartzeko edo konpontzen ari diren eraikinak osatzeko erabiltzen da, horrela egitura zikinduko eta kaltetuko ez dela ziurtatuz.
Oso eraginkorra izateaz gain, fatxadaren estetika gordetzen du eta oso erraza da hura jartzea, baita erlaitz eta antzekoetan ere.
Aplikazioak
Eraikinaren edo monumentuaren eta haren arkitektura osagaien estetika eraldatu gabe hegaztiak pausatzea eragozten du.
Funtzionamendua
Lika berezia edo torlojuak erabilita jartzen dira. “Plastikozko” oinarri batzuk dira, hari bi dituztenak. Hariotatik igaro dira tentsio inpultsu erregularrak eta potentziarik gabeak. Izan ere, bertan pausatzean inpultsu elektriko txikia jasaten dute, arriskutsua ez dena baina psikologikoki urrunarazten dituena.
Ezaugarriak
Energia iturria eta plastikozko gidadun hari lerroa ditu, aldian behin erregularki inpultsuak igortzen dituena.

Uxagarri likidoa.
Uso, saguzar eta beste hegazti batzuen uxagarri naturala da. Hura ihinztatuta ekiditen da aipatu hegaztiek nahi ez dugun lekuetan pausa ez daitezen eta habiak egin ez ditzaten; euren ohiturak aldarazten ditu eta eragin luzea duen arren, kaltegabekoa da animalia eta gizakiontzat.
Sentsazio ezatsegina eragiten die hegaztiei hanketako nerbio bukaeretan; usain horrexek urruntzen ditu eta oso usain oroimen ona dutenez, ez dira luzaroan bertara itzultzen. Balkoi, helduleku, terraza, erlaitz, sabai, leiho, solairu, zur zuhaitzetan eta urrundu nahi ditugun edozein azalen gainean eman dezakegu produktua.
Produktuaren aplikazioak jardun protokoloa jarraitzea eskatzen du, lehenbiziko astean 2 aplikazio egitea eta beste bi bigarrenean (usoak direnean 2 edo 3 ere izn daitezke). Gero 3 hiletan 30 egunean behin aplikazio bat egitea aholkatzen da.

Beste batzuk
Hegaztien eragindako kalteak egunean egunean ugariagoak direnez, gero eta kontrol sistema gehiago dago.
Katalogo zabala dugu, bertan ikus ditzakezu erabilitako beste metodo batzuk.
Harrapatzeko kaiola autonomoak, puxikak, ultrasoinu sistemak, etab
|
|
Hontza berezko tamainan
irudikatua |
HARRAPARI PUZGARRIA |
|
|
| Ultrasoinu eta soniko makina |
Harrapatzeko kaiolak |

Usoaren biologia
Hiri animaliarik arruntenetakoa da usoa bai Europan bai AEBtan, berdin hirietan berdin herrietan.
Hirietan ehunkako taldetan batzen dira hegan egiteko eta atseden hartzeko. Eraikin garaietan egoten dira mordoka, eta talde txikiagoetan etxe bakunetan.
Habiak baino, plataforma antzekoak eraiki ohi dituzte belar eta adartxoekin euren arrautzak jartzeko eta etsaiengandik babesteko. Gehienetan zaborrak eta eskura dituzten botatako jaki hondakinak jaten dituzte. Uso helduak astean kilo erdi jaki behar du. Liseriketa errazteko hondarra ere jaten du, beste jakiak txikitzen laguntzen diona.
Ura ezinbesteko dute usoek. Izan ere, egun batzuk egin ditzakete jan gabe, baina ez edan gabe.
Bikote bakarra izaten dute aldi berean eta arrak zaintzen ditu emea eta habia. Ernaldu eta 12 egunera emeak arrautza bat edo bi jartzen ditu.
Kumeak gurasoek ahoan erabilitako zera zuriska batez elikatzen dira eta 4 edo 6. astera alde egiten dute habitik.
Ernalketa edozein urtarotan gertatzen da, udaberrian sarrien, eta hirietan ia urte osoan berdin habiak egiteko aukerei esker.
Kolonietan eme eta ar kopuru bertsua egoten da eta basa egoeran 15 urte edo gehiago bizi badira ere, hirietan nekez gainditzen dituzte 5 urteak.
Ohiturazaleak dira, egiten dituzten mugimendu, ugalketa eta elikadura kontuak inguru bertsuan egiten dituzte beti.

|