Tel 94 600 90 60 / 610 224 223 - insec@insec.es
Usuario    Contraseña  
 
AURKEZPENA
ZERBITZUAK
+ Egurraren patologia
+ Intsektu Kontrola
+ Karraskari kontrola
+ Legionella
+ Hegazti kontrola
IPM
   Izurrien Kontrol Bateratua
IZURRI ARRUNTENAK
KALITATEA
AURREKONTUA
AGENDA
BERRIAK
KOKAPENA

Galeria de Fotos
Enlaces de interés
Termitas
Tpv
Castellano | Euskera
[LEGE OHARRA]
[MAPA WEB]
 
Servicios

Karraskari kontrola. Arratoi grisa.

+ Arratoi beltza
+ Sagua

Rattus norvegicus

Rata CloacaGrisa da eta berezi ditu ile bazter ilunagoak eta sabelalde argiagoa.19 eta 27cm luze izaten da gorputza eta 16 eta 21 cm buztana. Hainbat familiatako kolonietan bizi dira, ar menderatzailea buru. Gautarrak eta zulogileak dira; metro eta erdi sakoneko gordelekuak ere egin ditzakete hirietako soto, tunel eta estolderietan. Zabortegi, ubide eta aletegietan ondo bizi dira bertan topatzen duten elikagaiagatik eta babesagatik. Oro har, kanpoaldeetan bizi da, barrualdera bide jakinetatik eta elikatzeko baino ez delarik sartzen.

Emeek 4-5 eguneko araldia dute eta kumaldia 23 egunekoa izaten da. Urtean 3 eta 5 erditze bitartean izaten dute eta bakoitzeko 6-11 kume jaiotzen da. Kumeek jaio eta bi astera zabaltzen dituzte begiak eta bost aste igaro artean zaindu egiten ditu amak. Lau hileren buruan bihurtzen dira sexualki heldu.

Erasotzaileak, azkarrak, orojaleak eta ondo egokitzen direnetakoak direnez, oso hedatuta daude. Gainera, ugaltze tasa handia dute eta erraz moldatzen dira edonon igoz, igeri eginez, edo zulatuz.