Tel 94 600 90 60 / 610 224 223 - insec@insec.es
Usuario    Contraseña  
 
AURKEZPENA
ZERBITZUAK
+ Egurraren patologia
+ Intsektu Kontrola
+ Karraskari kontrola
+ Legionella
+ Hegazti kontrola
IPM
   Izurrien Kontrol Bateratua
IZURRI ARRUNTENAK
KALITATEA
AURREKONTUA
AGENDA
BERRIAK
KOKAPENA

Galeria de Fotos
Enlaces de interés
Termitas
Tpv
Castellano | Euskera
[LEGE OHARRA]
[MAPA WEB]
 
Servicios

Intsektu kontrola. Labezomorroak

+ Beste batzuk
+ Lan metodoa

Labezomorro beltza (Blatta Orientalis)

Cucaracha  Negra

Lurtarra da eta gorputz zapal-zapala du, eta hura baino luzeago diren antenak. Beltza da, hankak gorrixkak diren arren. Helduek 35 mm luze ere izan daitezke.

Oso arriskutsuak dira; izan ere, haiekin batera patogenoak ere ekartzen dituzte hesteetan eta hanketan. Emeek aztarna hegoak dituzte. Arrek, berriz, abdomena ia guztiz estaltzen dizkiete; matxinsaltoen antzerako hegaldi laburrak egiteko balio zaizkienak.  

             
Urte osoan ugaltzen dira; beroak prozesua azkartzen duelarik. Emeak "ooteca" deritzon babes kapsulan jartzen ditu arrautzak, 12-20 ale aldiko. Egin eta gutxira askatzen zaio emeari "ooteca"; eta hori dela eta bizitzan 6tik 10era egiteko gai dira. Larbak helduen antzekoak dira bizimoduan eta itxuran, baina ez dute hegorik.

Cucaracha NegraBiologia zikloaren iraupenean elikatzeko aukerak, tenperaturak eta hezetasuna dira eragile. Giro ilun, heze eta epelak dira euren gogokoenak, 20-29º bitartekoak (labezomorro arreenak baino baxuxeagoak). Eraikinetan, beraz, honakootara joko dute bizileku bila: biltegiak, bodegak, sotoak, hodiak eta berogailu, konketa eta komun osteak.

Eraikinera iristen lehenek paketeren batean, lurpetik edota estoldetatik egiten dute. Behin sartuta, pitzadura estuetan, hormen eta zoruaren junturetan, ate inguruko zuloetan edota kutxeten estalkietan gordetzen dira eraikinean gora zabaltzeko gero. Aire kameretara sarbidea lortuta, erraz-erraza izango zaie arrautzak edonon jartzea.

Gaueko animaliak ditugu, egunean altzari osteetan, pitzaduretan, hustubideetan eta berogailuaren hodietan egoten dira gordean. Gauez eta isilean ibiltzen dira, zaratarik edota argirik antzemanda ezkutatzeko joera dute.

Labezomorro arrea (Blattella Germánica)

Cucaracha RubiaLurtarra da eta gorputz zapal-zapal arrea du eta pronotoaren luzeran marra ilunago bi ditu. 12mm baino txikixeagoa izan ohi da. Emeen eta arren arteko aldea abdomeneko luzakinak dira eta gaur egun arre eta kafetegietako deritzegu.

Izan ere, giro ilun, heze eta epelak dira euren gogokoenak eta hori epel hori ezinbesteko dute bai bizitzeko bai ugaltzeko. Hori dela eta, eraikin barruetan bizi dira ibilian beroa eragiten duten tresna inguruetan, elektrogailuetan hain zuzen. Esaterako, hozkailuaren motorraren alde horretan. Horrexegatik etortzen zaizkigu gogora sukalde, jatetxe, jaki biltegiak eta abarrak labezomorro hauetaz hitz egitean.

Halaber, ugalketan ezinbesteko zaie beroa. Emeak ooteca deritzon babes kapsulan jartzen ditu arrautzak, 40-60 ale aldiko. Zabaltzeko zorian daudenean askatzen du emeak ooteca; bero den ingururen batean uzteko.  Bizitzan 4-8 bitartean egiteko gai dira. Larbak helduen antzekoak dira bizimoduan eta itxuran, baina ez dute hegorik. Elikatzeko aukerek, tenperaturak eta hezetasunak eragiten diote biologia zikloaren iraupenari.

Kanpoko gaietan, erosketa poltsan irits daitezke; hori izaten da kolonizazioaren iturria

Amerikar labezomorroa (Periplaneta Americana)

Cucaracha AmericanaLurreko intsektu zapal-zapala da, gorrixka-arre kolorekoa eta pronoto inguruan gune horixka-zurixka duena. 28-44 mm luze izaten da helduaroan eta hego garatuak dituzte abdomenean luze-zabaltzen direnak, hegaldi laburrak egiteko gaitzen dituztenak.

Oso arriskutsuak dira; izan ere, haiekin batera patogenoak ere ekartzen dituzte hesteetan eta hanketan.

Giro ilun, heze eta epelak (33º) aukeratzen dituzte bizi izateko. Euren ooteca (arrautzen kapsula) nabarra da egin berritan eta egun bat-bi bitartean, gero belztu egiten da eta. Eta ugaltzeko darabilten ooteca horretan badute berezitasunik, sakonune arinak dituzte. Labezomorro beltzak legez, egin eta berehala botatzen du ooteca, eta egun gutxiren buruan berria egiteari ekiten dio. Bizitzan 30 baino gehiago sortzeko gai dira, 15 arrautza aleko.

Larbak helduen antzekoak dira bizimoduan eta itxuran, baina ez dute hegorik. Elikatzeko aukerek, tenperaturak eta hezetasunak eragiten diote biologia zikloaren iraupenari. Barruan bizi badira ere, udako garai beroetan kanpoan ere ikusten ditugu.

Ugari topatzen ditugu jatetxe, saltoki handi eta jakiak bildu eta prestatzen diren lekuetan.