Hegazti gripeari buruzko txostena Ibone Olondriz Azconak egina
Zer hegazti gripea?

Birus batek eragindako gaixotasuna da, zelako patogenoak halako sintomak eragiten dituena (arina ala larria). Hegazti guztiek harrapa dezaketen arren, ez dituzte denek aukerak berak. Oilar, indioilar, faisai, eper, ahate, antzara eta Gineako oiloei eragiten die bereziki, baita basa hegaztiei eta ur hegazti migratzaileei ere.
Oso kutsakorra da animalien artean eta luze bizi daiteke inguruan, batez ere tenperatura txikietan, altuetan hil egiten da eta.
Pandemiarik gerta daiteke?
Giza gripeak 3 milioi herritarri eragiten die urtero estatuan, euretatik 3.000 hil egiten direlarik.
Eragin birus berria agertzen denean gertatzen dira pandemia izango diren gripe broteak, munduan hedatu eta gizakiongan gaixotasuna eragiten duena.
XX. mendean 3 gripe pandemia izan ziren: 1918an, 1957an eta 1968an. Azkenengotik 40 urte igaro izanak pentsarazten die adituei hurrengo pandemiaren hurbiltasunaz. MOEk onartzen duenez, 1968tik hona orain gaude gripe pandemiatik gertuen. Izan ere, alarmak sailkatzeko darabilten fase sisteman hirugarrenean taldekatzen dute hegazti gripearena, hau da, “pandemia alarmarenean". Sailkatze horretako deskribapenean gizakion arteko transmisiorik egotekotan mugatua dela esaten dute adituek; bestela esanda, bada gizakioi eragiten digun birusaren azpi-mota bat, baina ez da gizaki artean transmititu.
Pandemia arriskua birusaren mutazioak baldintzatzen du; hegazti gripearen birusa aldatzea eta gizakion artean kutsakor gertatzea da gakoa (orain hegaztiengandik gizakionganako transmisioa baino ez da posible eta). Gaur egun, ezin aurreikus dezakegu noiz gertatuko diren birusaren mutazioa eta gizakion arteko transmisioa; gertatuko dena ere ezin ziur esan
Lasai egon gaitezke?
Lasaitasun mezua da zabaldu beharrekoa oraindik orain. Egungo osasun egoera bestelakoa da oso aurreko pandemietakoen aldean. Herrialdeetako osasun sistemak eta terapia baliabideak, langileak eta teknikak oso aurreratuta daude; herritarren osasun egoera ere askoz hobea da gainera.
Hala ere, gripe pandemia egoerak ondorio larriak lekarzkioke osasun publikoari. Horren harira ari dira nazioarteko erakundeak eta mundu osoko herrialdeak buru belarri lanean, pandemiarik gertatuz gero, ahalik eta kalte gutxien paira dezagun. Hemen, adibidez, aktibatuta daude aurre hartzeko neurriak eta estatuko osasun sistema prest dago egoerari aurre egiteko.
Egungo hegazti gripearen egoerari eta Europako osasun publikoaren arriskuari dagokionez, gizakiongan birusa agertzeko arriskua Europan ia-ia hutsa dela adierazi berri du Gaixotasunen Kontrolerako Europako Zentroak.
Gaixo dagoen hegaztiren bat janda harrapa dezaket eritasuna?
Estatuan ez da hegazti gripedun hegaztirik aurkitu orain arte eta eraginpeko herrialdeetatiko okela inportatzen ez denez, ez da arriskurik elika katean.
Arnastuta kutsatzen da hegazti gripearen birusa; hala ere, jakiak ondo egitea aholkatzen da, 70ºtik gorako tenperaturek hil egiten dutelako birusa.
Basa hegaztiak erabilita hegazti gripeaz kutsa gaitezke?
Oraindik orain, ez da estatuan hegazti griperik, eta, kutsatzea, beraz, ezinezkoa da. Dena den, ehiztariek eta basa hegaztiekin hartu-emanetan daudenek oinarrizko garbitasun neurriak hartu beharko dituzte beti.
Patogeno larridun hegazti gripeaz kutsatuta egon litezkeen animalien hiltze ugarietan parte hartzen dutenentzako MOEren behin-behineko aholkuak.
Gaixo dauden hegaztiekin eta euren eginkariekin (edo eginkariek kutsatutako zoruko gaiekin edo hautsarekin) kontaktuak gizakiok kutsa gaitzake. Gizakiren baten kutsatzea lotu zaio abian den hegazti epidemiari, eta arrisku txiki-txikia izanda ere, harremana zehaztuta eman dira aholkuak.
1. Hegaztiak hiltzeaz edota eramateaz arduratzen direnek, honakobabes ekipamendu egokia beharko dute:
+ Babes jantziak: lan jantzia eta paparreko iragazgaitza edo mauka luzedun eta eskumuturdun mantala eta paparreko iragazgaitza.
+ Behin erabiltzeko eskularruak.
+ Aurpegi babesa: ondo egokitzen den kirurgia maskara da gutxienekoa, 951zki.dunak egotekotan horiexek erabiltzea aholkatzen dute.
+ Babeserako 2 betaurreko pare.
+ Desinfekta daitezkeen oinetako edo oinetakoetarako babesak.
2. Gaixo diren animaliekin harremanetan egon den orok eskuak sarri garbitu beharra du, eta amaieran desinfektatzeko premia.
3. Hegaztiok hildako lekuak ere aurretik esandako babes horiekin garbitu behar dira.
4. Kutsatuta egon daitekeen gairen bat inhalatzeko benetako arriskua dutenek (abeletxe komertzialetan hegaztiak sailkatzeaz arduratzen direnak adibidez) honakoak jaso ditzatela aholkatzen dute:
+ birusen aurkakoen bidezko profilaxia eta
+ MOEk gomendatutako gripearen aurkako txertoak, giza eta hegazti gripeak batera harrapatzea saihestuko dutenak.
5. Hegaztiak hiltzen dituztenen eta euren senideen osasuna ikuskatu beharra dago; arnas arazoen, gripearen antzeko gaixotasunen eta begietako infekzioen berri eman behar dute. Gripearekin larri gaixotu daitezkeenek (immunologia arazoak dituztenak, 60 urtetik gorakoak edo bihotz eta biriketako gaixo kronikoak esaterako) hegazti gaixoekin lan egitea saihestu beharko lukete.
Zein desinfektatzaile erabil daiteke hegazti gripearen aurka?
+ Xaboi ura eta detergenteak.
+ Beste birusen aldean, oso hilkorra da detergenteen aurrean. Uretan baina, ondo bizi da eta ezin izango dugu ur hutsez garbitu birusa hegaztiren batetik hurbil beste nonbaitera iritsiko delako.
+ Hortaz, kutsadura ezabatzeko ezinbestekoa da detergenteekin (xaboi urarekin) edo desinfektatzaile jakinekin garbitzea.
+ Hegaztien eginkariak dira arriskutsuenak.
Garbikariak eta garbitzeko prozedurak
(Iturria: AUSVETPLAN Operational Procedures Manual, Decontamination - http://www.aahc.com.au/ausvetplan/decfnl2.pdf) |
Garbikariak |
Desinfektatzaileak, kimika gaiak, prozedurak |
| Hildako hegaztiak |
Lurperatu edo erre |
| Ukuiluak, ekipamenduak, kaiolak |
1, 2a, 2b, 2c, 3 |
| Gizakiak |
1 |
| Ekipamendu elektrikoak |
5 |
| Ur tangak |
ahal bada zabalean drainatu |
| Ukuilu hegaztiek edo ahateek erabilitako putzuak |
ahal dela zabalean drainatu |
| Pentsuak |
Lurperatu |
| Efluenteak, eginkariak |
Lurperatu edo erre, 4, 3 |
| Etxebizitzak |
1, 2a, 2b, 2c |
| Makineria, ibilgailuak |
1,3 |
| Jantziak |
1,2a,2b,2c,3 |
| Hegazkinak |
1,2c |
Gaiak |
Forma eta azkeneko kontzentrazioa |
Kontaktu denbora eta oharrak |
| 1. Xaboiak eta detergenteak |
|
10 minutu |
| 2. Oxidatzaileak |
|
|
| 2a. Sodio hipokloritoa |
likidoa, azkeneko klororako %2-3 arte disolbatu |
Ez da gai organikoetarako. 10-30 minutuko kontaktua. |
| 2b. Kaltzio hipokloritoa |
Solidoa edo hautsa, %2-3ra disolbatu (20 g/litro hauts, 30g/l solido) |
Ez da gai organikoetarako. 10-30 minutuko kontaktua |
| 2c. Virkon® |
%2 (20 g/litro) |
10 minutu. Desinfektatzaile bikaina. |
| 3. "Álcalis" |
|
|
| 3a. Sodio hidroxidoa (sosa kaustikoa) (NaOH). Ez erabili aluminioarekin ez beste aleazioekin. |
%2 (= 20 g/litro) |
10 minutu. Ez erabili aluminioarekin. |
| 3b. Karbonato sodikoa (Na2CO3. 10 H20) |
%4 (=40 g/litro) hauts; 100 g/l kristal |
10 minutu. Gai organikoak direnean erabiltzea gomendatzen da, aurrekoa bezala. 30 minutu |
| 4. Azidoak |
|
|
| 4a. Klorhidrikoa |
%2 (20 ml/litro) |
Korrosiboa, aukera hoberik ez denean erabiltzekoa |
| 4b. Zitrikoa |
%0.2 (2 g/l) |
330 minutu. Kaltegabekoa da arropa eta gorputza garbitzeko. |
| 5. Formaldehído gasa |
Ekoiztu beharra |
15-24 ordu. Toxikoa, aukera hoberik ez denean erabiltzekoa |
ONDORIOAK
+ Hegazti gripea, gaur egun, albaitari arazoa da, izan ere, hegaztiei baino eragiten ez dien birus gaixotasuna da
+ Oso zaila da gizakiak kutsatzea. Kutsatutako hegazti askorekin harreman zuzen, luze eta ezelako babesik gabeko egoeretan baino ez da gertatu; horrek ez du bertakoarekin zerikusirik.
+ Hegazti gripeak ez du elikadura segurtasunean eraginik; beraz, ez dago jaten dugun hegazti kopurua murrizteko inongo arrazoirik.
+ Estatuan hegazti gripea agertzeko probabilitatea ia hutsa da.
+ Arazoa birusa aldatzean (mutatzean) gertatuko litzateke, gizakion artean kutsa bagenezake; orduan, gripe pandemia arriskua legoke.
|