|
Termitek, pipiek, onddoek eta gainontzeko xilofagoek kalte handia eragiten dute gure etxeetako egurrezko egituretan. Honen inguruko gero eta informazio gehiago izanik arazoaz jabetu gara.
Hori dela eta, gero eta sarriago topatzen ditugu gure inguruan eta nekez aurkituko xilofagoen kaltea jasan ez duen herririk.
Kalteen eragina neurtzeko azterketan ezinbestekoa da eraikin osoa izatea aztergai; zelan etxebizitzak, hala lokalak... Hartara, hauek jakin ahal izango dugu zeintzuk diren kutsatutako fokuak eta broterik izan ez dadin babestu beharreko guneak.
Hortaz, azterketa eta diagnosia zuzenak izan daitezen tartean dagoen ororen laguntza ere ezinbestekoa da.
Bai enpresak bai langileok geure esku dagoena egingo dugu kontratupeko azterketa txostenerako beharrezko kontrolak eginez.
1. AZTERGAIA
Eraikinean intsektu edo onddo xilofagoak egoteko aukera bada, zera egingo dugu: non dauden zehaztu, kalteak neurtu, eragilea identifikatu eta kontrolerako ekintza plana proposatu.
2. EKINTZA PLANA. PROPOSAMENA
Helburua eraikinaren egituraren azterketa sakon eta zehatza egitea da. Laginak hartuko ditugu estalita dagoen egurra aztertu ahal izateko; beharrezkoa da 40 x40cmko edo Ø120mmko zuloak egitea, eta ezinbesteko bada, baita handiagoak ere.
Batutako datuen araberako eragin plana eta zaintze programa egingo dizuegu.
3. METODOLOGIA
Laginak hartzen ditugu, egurraren osagaiak azalean utzita honakoak egiteko:
+ Egurrean xilofagoak egon badaudela egiaztatu. Horretarako: ikusi, jarduna entzuteko detektagailua, puntzoia eta taladroa erabili, laboratorio analisia egin...
+ Arrisku guneak zedarritzeko egur zatien hezetasun erlatiboa neurtu.
+ Beharrezkoa balitz, egitura egoeraren bat egiaztatu.
Emaitzekin eta ondorioekin txosten teknikoa, eragin plana eta zaintza programa egingo dizkizuegu.
|