|
|
|
 |
| |
|
|
 |
Egurraren patologia. Presio injekzioa.
Helburua hauxe da: egurra babes gaiaz (intsektizida-fungizida) barrutik inpregnatzea.
Horretarako, lehenbizi zuloak egin eta tako injektoreak hiruzuloka edo, zabalera nahikoa ez bada, lerroan sartuko ditugu. Ostean balbulen bitartez presioz injektatuko dugu produktua. Indarrez eginda babes gaia egurraren berezko bideetatik sartzea ahalbidetzen digu; hartara, sakon-sakon eta homogeneo sartu ahal izango dugu.
Aipatutako injektoreek Ø6'5 eta 10mmko diametroa dute eta, esan bezala, hiruzuloka edo lerroan jartzekoak dira, 25-30cmko bana.
|
|
|
|
|