Tel 94 600 90 60 / 610 224 223 - insec@insec.es
Usuario    Contraseña  
 
AURKEZPENA
ZERBITZUAK
+ Egurraren patologia
+ Intsektu Kontrola
+ Karraskari kontrola
+ Legionella
+ Hegazti kontrola
IPM
   Izurrien Kontrol Bateratua
IZURRI ARRUNTENAK
KALITATEA
AURREKONTUA
AGENDA
BERRIAK
KOKAPENA

Galeria de Fotos
Enlaces de interés
Termitas
Tpv
Castellano | Euskera
[LEGE OHARRA]
[MAPA WEB]
 
Servicios

Egurraren patologia. TERMIGARD® System biologia tratamendu sistema.

Zertan den TERMIGARD® SYSTEM.

Testigo TermitaTermitei biologikoki erasotzeko metodoa da; amuan/jakian datza gakoa, horren eraginez hiltzen da eta kolonia.

 

Zertan diren Bio-Termistator amuak.

Termitei ezin gozagarriago eta erakargarriago zaien gai berezia da amu hori, batez ere zelulosaz egindakoa, hain zuzen. Delako gaia osagai aktiboan egongo da berdintsu bustita bai hormetan bai behean. Aipatu erakargarritasuna alorreko laboratorio beregain eta homologatuek erakutsi dute. “diflubenzuron”  osagai aktiboan dago berdintsu bustita zelulosazko gaia.

 

Diflubenzuron –aren eragina intsektuengan.

Geroko eragina duen intsektizida dugu diflubenzurona; nazioartean CSI esaten zaion bidez garatzen dena, kitinaren sintesi inhibizioz.

 

Bio-Termistator –aren eraginak termitengan.

Euren jokabide soziala oinarri da. Termita langileak besterentzako elikagaia ekartzeaz arduratzen dira. Jakina denez, ahotik ahorako (estomodeika) eta uzkitik ahorako (proktodeika) elikadura egiten dute. Horretarako, lehenbizi elikadura iturri guneak aurkitu beharra dago; langile esploratzaileei jarraitzeak emango digu aukera termitategira gure amua sartzeko eta kide guztien artean zabaltzeko.

 

TERMIGARD® SYSTEM –a pausuz pausu.

+ IKUSKAPENA.

Termiten aurkako tratamenduetan, tratamendua bera baino garrantzitsuagoa izan daiteke ikuskapena zehatz-mehatz egitea. Hainbat modutan egiten dugu; ikusita, laginak hartuta...

+ LEKUKOAK JARTZEA

Testigo· Zoruan, zoruetarako lekukoak.
Termitak daudela pentsatzen dugun ingurua aukeratutakoan, lekukoak jartzeari ekiten diogu. Horretarako, barrenaz edota antzeko tresnaren batez zuloak egiten ditugu; bertan kokatzen ditugu gero lekukoak, 3’5 – 4mko bana.

· Eraikin barruan hormetako lekukoak.
a. Termitek egin edota erabili dituzten tximiniak, hodiak eta abarrak aurkitzea.
b. Hormetarako lekukoak aurkitutako bide horietako igarotzea galarazteko moduan jartzea.

+ PROBARAKO EGURRAK JARTZEA.

Amua jartzekoak dagokien lekuan kokatutakoan, probarako egur bana jarriko diegu. Aipatu monitoreek termitarik izan den esango digute hurrengo ikuskapenetan; hasieran 15-30 egunean behin gutxi gora behera.

+ TERMISTATOR AMUAK JARTZEA.

Egindakoak termitak egon badirela erakutsiz gero, lekukoen ordez Bio-Termistator amuak jarriko ditugu.

+ MANTENTZEA.

Termitak aztora ez daitezen ezin dira Bio-Termistator amuak mugitu, ezta zabaldu ere.

Jandako amuen arabera, gehiago ala lekuko probeta jarriko dugu ordez. Azken honek aurrerantzean beste kolonia batzuk agertzen diren jakiteko balioko digu.

OHARRA: Hala ere, 15-30 egunean behingo ikuskapena amu kontsumoaren eta jardueraren araberakoa izango da (aldiak, erasoaldiaren ezaugarriak ...).

TERMIGARD® SYSTEM -EN ABANTAILAK.

1. Termiten euren biologiaz eta portaeraz baliatzen da osagai aktiboa kolonian zabaltzeko.
2. Ez du eraginik ez ingurumenean, ez gizakiongan, ezta beste animaliengan ere; ez du usainik lurruntzen ez lurpeko uretan eragiten.
3. Kimika mugak ezartzen dituzten tratamenduen ordezko bikaina da horiek erabiltzea zaila ala ezinezko den egituretan.
4. Kolonia osoa garbitzen du, ez intsektizidarekin kontaktu zuzena duten izakiak soilik.