|
2.200 termita espezie baino gehiago deskribatu izan dira munduan, baina zorionez, gurean lau termita mota baino ez ditugu: Kalotermes
flavicollis, Mediterraneo ingurukoa, Kalotermes dispar, Kanariar uharteetako espezie endemikoa, Cryptotermes
brevis, Kanariar uharteetara ekarri zuen gizakiak Karibetik eta Hego eta Ertamerikatik, eta Reticulitermes
lucifugus, Mediterraneo inguruko bertako espeziea. Lehenbiziko hirurak egur lehorreko termiten ekologia kategoriakoa; azkena, berriz, lurpekoa da eta topatzeko arruntena izan ohi da.
Intsektuok taldean bizi ohi dira eta isoptera ordenakoak dira.
Hegodunak.
+ Egonaldian hegoak lau-lau, abdomena behean.
+ Hegoak euren luzera halako bi.
+ Beltzak.
+ Toraxaren eta abdomenaren artea zabala; ez da estutzen.
+ Abdomenaren muturreko luzakin giltzatua.
Langileak.
+ Antena zuzenak.
+ Azken hanka parea ez da abdomena baino luzeagoa.
+ Zuriak.
+ Toraxaren eta abdomenaren artea zabala; ez da estutzen.
+ Abdomenaren muturreko luzakin giltzatua.
Termitategiak osatzen dituzten kastak bereiztea oso erraza izaten da morfologiari begira:
1. Ugaltzeko osoak.
Ugaltze aparatua erabat garatua duten hegodunak dira. Batzen dituen geruza (tegumentua) gogorragoa izateak beste kastetakoen aldean belzten ditu. Bikote bakarra egoten da kolonian.
2. Ugaltzeko osagarriak.
Izatekotan, aurrekoek baino hego txikiagoak dituzte eta euren tegumentua ez da ez hain gogorra ez eta hain beltza ere. Kolonian bikote batzuk egoten dira.
3. Soldaduak.
Kolonian % 10ak dira. Masailezur handiak dituzte pigmentazio handidun buru esklerotizatuan. Langileak behar dituzte euren elikadurarako eta ugalketa aparatua garatugabea dute.
4. Langileak.
Kolonian haiek dira zenbatekoan nagusi, % 50-60en artean. Bai harrak bai emeak antzuak dira; ugalketa aparatua garatugabea dute. Ninfen antzekoak dira.
Termiten biologia ezaugarriak
+ Termita kolonia zertan den: habia eta bertan bizi diren errege-erregina bakarrak, arrautzak, ninfak, langileak eta soldaduak, kolonia babesteaz arduratzen direnak.
+ Termitategian sortzen diren ugaltzeko termita osoek bikote bila egiten dute alde bertatik. Sexu feromonak agertzeak errazten du sexu banatako izakiek topo egitea. Bikotea osatuta, hegoak jausi egiten zaizkie. Orduan ernaltzeko eta arrautzak erruteko moduko zuloa egiten dute.
+ Amak elikatzen ditu arrautzetatik jaiotzen lehenak; langileen kastako bihurtuko direnez behin betiko termitategia egiteaz eta hurrengo belaunaldietako gurasoak eta ninfak elikatzeaz arduratuko dira. Termitategia eraiki bitartean beharren arabera ugaltzen dira: hasieran langileak baino ez dituzte sortzen, asko direla iriztekotan ekingo diete soldaduei, eta azkenik, ugaltzeko osagarriak direnei.
+ Gauzak horretara, berehala uzten dio erreginak lan egiteari eta berez elikatzeari; langileen ardura bihurtuz. Erreginaren aukera izango du orduan abdomena zabaltzen hasteko; ugalketan zelako abdomena halako arrautza kopurua da eta. Arra eta biak erret-gelan geratuko dira ugalketari (eta ez beste ezeri) emanak, milioiak ugalduko dira. Koloniakide orori darizkion feromonek sailkatzen dituzte kastak.
+ Termiten garapen aldia, arrautzak gorputzetik kanpo jartzetik heldu heltzera, lau eta zazpi hile irauten du espeziearen eta kastaren arabera; izan ere, adibidez, ugalkorrak antzuak baino luzaroago jarduten dira horretan.
+ Termitek ezinbesteko dute ura, hezetasuna. Hortaz, sarri agertzen dira herrialde, lurralde eta eskualde hezeetan eta ibai, erreka inguruetan; baita maila freatikoa oso sakon ez duten inguruetan ere.
+ Elikagaiak: egurra eta zelulosadun gaiak: kartoia, papera, oihala ... Termitek, baina, ezin dute berez hori liseritu eta liseriketa aparatuan sinbiotizatutako mikroorganismo batzuek desegiten dute zelulosa; hortikakoaz elikatzen dira termitak. |