| |
|
|
 |
|
EGURRA |
Termitak.
2.200 termita espezie baino gehiago deskribatu izan dira munduan, baina zorionez, gurean lau termita mota baino ez ditugu: Kalotermes flavicollis Mediterraneo ingurukoa, Kalotermes dispar Kanariar uharteetako espezie endemikoa, Cryptotermes brevis Kanariar uharteetara ekarri zuen gizakiak Karibetik eta Hego eta Ertamerikatik, eta Reticulitermes lucifugus Meditarraneo inguruko bertako espeziea. Lehenbiziko hirurak egur lehorreko termiten ekologia kateagoriakoak; azkena, berriz, lurpekoa da eta topatzeko arruntena izan ohi da.
Intsektuok taldean bizi ohi dira eta isoptera ordenekoak dira.
Intsektuok taldean bizi ohi dira eta isoptera ordenekoak dira.
Hegodunak.
+ Egonaldian hegoak lau-lau, abdomena behean.
+ Hegoak euren luzeera halako bi.
+ Beltzak.
+ Toraxaren eta abdomenaren artea zabala; ez da estutzen.
+ Abdomenaren muturreko luzakin giltzatua.
Langileak.
+ Antena zuzenak.
+ Azken hanka parea ez da abdomena baino luzeagoa.
+ Zuriak.
+ Toraxaren eta abdomenaren artea zabala; ez da estutzen.
+ Abdomenaren muturreko luzakin giltzatua
Termitategiak osatzen dituzten kastak bereiztea oso erraza izaten da morfologiari begira:
1. Ugaltzeko osoak.
Ugaltze aparatua erabat garatua duten hegodunak dira. Batzen dituen geruza (tegumentua) gogorragoa izateak beste kastetakoen aldean beltzagotzen ditu. Bikote bakarra egoten da kolonian.
2. Ugaltzeko osagarriak.
Izatekotan, aurrekoek baino hego txikiagoak dituzte eta euren tegumentua ez da ez hain gogorra ez eta hain beltza ere. Kolonian bikote batzuk egoten dira.
3. Soldaduak.
Kolonian % 10ak dira. Masailezur handiak dituzte pigmentazio handidun buru esklerotizatuan. Langileak behar dituzte euren elikadurarako eta ugalketa aparatua garatugabea dute.
4. Langileak.
Kolonian haiek dira zenbatekoan nagusi, % 50-60en artean. Bai arrak bai emeak antzuak dira; ugalketa aparatua garatugabea dute . Ninfen antzekoak dira.
Termiten biologia ezaugarriak
+ Termita kolonia zertan den: habia eta bertan bizi diren errege-erregina bakarrak, arrautzak, ninfak, langileak eta soldaduak, kolonia babesteaz arduratzen direnak.
+ Termitategian sortzen diren ugaltzeko termita osoek bikote bila egiten dute alde bertatik. Sexu feromonak agertzeak errazten du sexu banatako izakiek topo egitea. Bikotea osatuta, hegoak jausi egiten zaizkie. Orduan fekundatzeko eta arrautzak erruteko moduko zuloa egiten dute.
+ Amak elikatzen ditu arrautzetatik jaiotzen lehenak; langileen kastako bihurtuko direnez behin betiko termitategia egiteaz eta hurrengo belaunaldietako gurasoak eta ninfak elikatzeaz arduratuko dira. Termitategia eraiki bitartean beharren arabera ugaltzen dira: hasieran langileak baino ez dituzte sortzen, asko direla iriztekotan ekingo diete soldaduei, eta azkenik, ugaltzeko osagarriak direnei.
+ Gauzak horretara, berehala uzten dio erreginak lan egiteari eta berez elikatzeari; langileen ardura bihurtuz. Erreginaren aukera izango du orduan abdomena zabaltzen hasteko; ugalketan zelako abdomena halako arrautza kopurua da eta. Arra eta biak erret-gelan geratuko dira ugalketari (eta ez beste ezeri) emanak, milioiak ugalduko dira. Koloniakide orori darizkion feromonek sailkatzen dituzte kastak.
+ Termiten garapen aldia , arrautzak gorputzetik kanpo jartzetik heldu heltzera, lau eta zazpi hile irauten du espeziearen eta kastaren arabera; izan ere, adibidez, ugalkorrak antzuak baino luzaroago jarduten dira horretan.
+ Termitek ezinbesteko dute ura, hezetasuna. Hortaz, sarri agertzen dira herrialde, lurralde eta eskualde hezeetan eta ibai, erreka inguruetan; baita maila freatikoa oso sakon ez duten inguruetan ere.
+ Elikagaiak: egurra eta zelulosadun gaiak: kartoia, papera, oihala ... Termitek, baina, ezin dute berez hori liseritu eta liseriketa aparatuan sinbiotizatutako mikroorganismo batzuek desegiten dute zelulosa; hortikakoaz elikatzen dira termitak.

|
Anobium punctatum De Geer
Guk pipi edota altzarietako kakalardo deritzogu. Helduaroan 3-5 mm luze eta nabar iluna izaten da. Zulo erregularrez osatutako marrek ildaskatutako elitroak ditu. Larbak, ordea, 5 mm luze dira, zuriskak, eta ileak estaltzen ditu.
Biologia zikloa oso bestelakoa izaten da izakitik izakira; 8 hile eta 3 urte bitartekoa. Emeak banan-banan jartzen ditu arrautzak eta 15naka taldekatzen ditu helduek irteteko egiten dituzten zuloetan. Hezetasunak mesede egiten dio arrautzen garapenari; tenperatura egokia 20º koa delarik. Hegaldia apirila eta abuztu artean izaten da.
Ezaugarri hauek egiten dute posible erasoa: egurraren hezetasun handia eta usteltzea eta tenperatura txikiak (sotoetakoak eta antzekoetakoak). Biribil egiten dituzte galeriak, zurautsez beteta egoten direnak.

|
Egurretako gurgurioa.

Helduak direnean buru luzanga dute eta erdialdean antenak dituen tronpa dute bertan. Zilindro itxuradunak 3-5 mm luze dira, nabarrak. Larben itxura, berriz, okerra eta zurixka da eta irtetean zulo biribilak egiten dituzte. Biologia zikloa urtebete eta bi urte artean osatzen dute.
%20ko hezetasuna duten koniferei eraso ohi diete eta nahiago izaten dute usteltze onddoek usteltzen eta desegiten duten egurra. Eraso duten egurra lehortuz gero, erasoa eten egiten da.

|
Hylotrupes bajulus L
Pipi erraldoia ere esaten diogu. Helduak nabar ilunak izaten dira, 10-20 mm luze. Torax aldean hego azaletan orban gris bana dute, baita antena luzeak ere. Larbak, 30 mm luze eta 6mmko diametroa dutenak, baina, grisak izaten dira, zilar kolorekoak. Emeek talde handitan erruten dituzte hauen arrautzak; jaio eta 2 eta 10 urte bitarteko bizi zikloa izaten dute, egur hezetan bizitzeak luzatzen duena. Ekaina eta abuztu bitartea da euren hegaldi eta estaltze garaia.
Egur lehorraz elikatzen dira gehienbat eta galeria obalak egiten dituzte ehunaren noranzkoan. Egur geruza fina geratu ohi da larbek ukitu gabe eta, beraz, zurautsa ez da kanporatzen, galerietan gelditzen da.
Erasoa teilatuetan eta aterperakotan egiten dute eta jarduna antzematea erraza da bai larbek galeriak zulatzean egiten duten zaratagatik, bai helduek irteteko egiten dituzten zuloengatik.

|
Egur sitsa (Lyctus brunneus Steph)
Helduak nabar gorrixkak eta 3-7 mm luze izaten dira. Emeek 70naka erruten dituzte egurraren pitzaduretan eta poroetan jartzen dituzten arrautzak. Larbak 6mm luze ere izan daitezke eta zurixkak, krema kolorekoak eta konkortuak izaten dira. Biologia zikloa urtebetekoa izan ohi da, tenperatura handiek laburtzen ez dutenean; eta helduak egurretatik urria eta azaroa bitartean irteten dira.
30º c arterako eta hezetasun aldakorra duten egurrei eraso ohi diete; baldintza egokiak %16ko hezetasuna eta 25ºcko tenperatura dira. Hori dela eta, kalterik handiena haritz egurrezko parket zoladuretan eragiten dute; bertan ehunaren noranzkoan galeriak egiten dituzte, zurauts fin-fin zurixka sortuz.

|
Lyctus linearis
Zurauts kakalardoa deritzogu. Frantziako espeziea da, nabar ilunak eta txikiak (6-8 mm luze) izaten direnak. Arrunki sitsa ere esaten diegu eta heldutan elitroetan ileskak eta mailu itxurako antenak dituzte.
Elikagai dute espezie hostotsuetako zurgizena; zumar, lizar eta haritzarenak batez ere. Beraz, egurraren erreserbez elikatzen dira, almidoiaz hain zuzen; eta egur lehorra nahiago duten arren hezetasun handia dutenei ere erasotzen diete. Erasotzeko baldintza egokiak %16 inguruko hezetasuna eta 25ºcko tenperatura dira.
Zurgizena zurauts fin-fin zurixka bihurtzen dute. Haren ukitua irinaren edo talko hautsen antzekoa da eta galerietan larbek estutzen dute. Irteera zuloek 1-2 mm bitarteko diametroa dute.
Biologia zikloa urtebetekoa izaten da, baldin eta tenperatura handiek laburtzen ez badute.

|
Xestobium rufovillosum De Geer
Heriotzaren erlojua ere esaten zaio estaltze garaian egiten duen zaratagatik. Izan ere, 6-8 kolpe egiten ditu jarraian egur azalaren aurka eta eten laburraren ostean kolpeak errepikatzen ditu.
Helduak txokolate edo esne kolorekoak eta 6-11 mm luze izaten dira. Emeek 200 bat arrautza erruten dituzte eta larbak nabar argiak eta 9-11 mm luze izaten dira; urre koloreko ileak dituzte. Biologia zikloa 3 eta 5 urte bitartekoa da eta hegaldiak martxoan eta ekainean egiten dituzte.
Usteltze onddoek erasotako egurrez elikatzen dira, hezetasun handia eta aireztapen txikia duten egurrez batez ere. Gehienetan ehunaren noranzkoan egiten dituzte galeria biribilak.

|
INTSEKTU HERRESTARIAK |
Amerikar labezomorroa (Periplaneta Americana)
Lurreko intsektu zapal-zapala da, gorrixka-arre kolorekoa eta pronoto inguruan gune horixka-zurixka duena. 28-44 mm luze izaten da helduaroan eta hego garatuak dituzte abdomenean luze-zabaltzen direnak, hegaldi laburrak egiteko gaitzen dituztenak.
Oso arriskutsuak dira; izan ere, haiekin batera patogenoak ere ekartzen dituzte hesteetan eta hanketan.
Giro ilun, heze eta epelak (33º) aukeratzen dituzte bizi izateko. Euren ooteca (arrautzen kapsula) nabarra da egin eta egun bat-bi bitartean, gero belztu egiten da eta. Eta ugaltzeko darabilten ooteca horretan badute berezitasunik, sakonune arinak dituzte. Labezomorro beltzak legez, egin eta berehala botatzen du ooteca, eta egun gutxiren buruan berria egiteari ekiten dio. Bizitzan 30 baino gehiago sortzeko gai dira, 15 arrautza aleko.
Larbak helduen antzekoak dira bizimoduan eta itxuran, baina ez dute hegorik.
Elikatzeko aukerek, tenperaturak eta hezetasunak daragiote biologia zikloaren iraupenari.
Barruan bizi badira ere, udako garai beroetan kanpoan ere ikusten ditugu.
Ugari topatzen ditugu jatetxe, saltoki handi eta jakiak bildu eta prestatzen diren lekuetan.

|
Labezomorro beltza (Blatta Orientalis)

Lurtarra da eta gorputz zapal-zapala du, eta hura baino luzeago diren antenak. Beltza da, hankak gorrixkak diren arren. helduak 35 mm luze ere izan daitezke.
Oso arriskutsuak dira; izan ere, haiekin batera patogenoak ere ekartzen dituzte hesteetan eta hanketan. Emeek aztarna hegoak dituzte. Arrenek, berriz, abdomena ia guztiz estaltzen dizkiete; matxinsaltoen antzerako hegaldi laburrak egiteko balio zaizkienak.
Urte osoan ugaltzen dira; beroak prozesua azkartzen duelarik. Emeak ooteca deritzon babes kapsulan jartzen ditu arrautzak, 12-20 ale aldiko. Egin eta gutxira askatzen zaio emeari ooteca; eta hori dela eta bizitzan 6tik 10era egiteko gai dira. Larbak helduen antzekoak dira bizimoduan eta itxuran, baina ez dute hegorik.
Biologia zikloaren iraupenean elikatzeko aukerak, tenperaturak eta hezetasuna dira eragile. Giro ilun, heze eta epelak dira euren gogokoenak, 20-29º bitartekoak (labezomorro arreenak baino baxuxeagoak). Eraikinetan, beraz, honakootara joko dute bizileku bila: biltegiak, bodegak, sotoak, hodiak eta berogailu, konketa eta komun osteak.
Eraikinera iristen lehenek paketeren batean, lurpetik edota estoldetatik egiten dute. Behin sartuta, pitzadura estuetan, hormen eta zoruaren junturetan, ate inguruko zuloetan edota kutxeten estalkietan gordetzen dira eraikinean gora zabaltzeko gero. Aire kameretara sarbidea lortuta, erraz-erraza izango zaie arrautzak edonon jartzea.
Gaueko animaliak ditugu, egunean altzari osteetan, pitzaduretan, hustubideetan eta berogailuaren hodietan egoten dira gordean. Gauez eta isilean ibiltzen dira, zaratarik edota argirik antzemanda ezkutatzeko joera dute.

|
Labezomorro arrea (Blattella Germánica)
Lurtarra da eta gorputz zapal-zapal arrea du eta pronotoaren luzeran marra ilunago bi ditu. 12mm baino txikixeagoa izan ohi da. Emeen eta arren arteko aldea abdomeneko luzakinak dira eta gaur egun arre eta kafetegietako deritzegu.
Izan ere, giro ilun, heze eta epelak dira euren gogokoenak eta hori epel hori ezinbesteko dute bai bizitzeko bai ugaltzeko. Hori dela eta, eraikin barruetan bizi dira ibilian beroa eragiten duten tresna inguruetan, elektrogailuetan hain zuzen. Esaterako, hozkailuaren motorraren alde horretan. Horrexegatik etortzen zaizkigu gogora sukalde, jatetxe, jaki biltegiak eta abarrak labezomorro hauetaz hitz egitean.
Halaber, ugalketan ezinbesteko zaie beroa. Emeak ooteca deritzon babes kapsulan jartzen ditu arrautzak, 40-60 ale aldiko. Zabaltzeko zorian daudenean askatzen du emeak ooteca; bero den ingururen batean uzteko. Bizitzan 4-8 bitartean egiteko gai dira. Larbak helduen antzekoak dira bizimoduan eta itxuran, baina ez dute hegorik. Elikatzeko aukerek, tenperaturak eta hezetasunak eragiten diote biologia zikloaren iraupenari.
Kanpoko gaietan, erosketa poltsan irits daitezke; hori izaten da kolonizazioaren iturria.

|
Faraoi inurria (Monomorium pharaonis)
Horixka-gorrixka koloreko inurriak dira, 1-2mm luze direnak.
Elikagai dituzte xarabe, fruta ur, ezti, gelatina, pastel, gantz, intsektu hil, okela eta odolak. Horrek erakarrita topatzen ditugu gero eta maizago etxe, denda, jatetxe, hoteletan eta abarretan. Gainera, txiki-txikiak izateak edonon sartzeko aukera ematen die.
Alde batetik eta bestera ibiltzen dira aire kameratan, hoditeria zutabeetan, komun eta sukaldeetako haizatzeko hodietan, zokaloetan, argindar guneetan.
Zaila izaten da euren habiak topatzea. Izan ere, zorupe, sabai, ohol atze, edota lorategietan egiten dituzte habiak; oro har, egitura porotsuetan eta leku epeletan, labe inguru, berogailu eta ur bero hodietan, uretatik hurbil.
Zaila bada ere, haien joerak direla eta, hauetan topatuko ditugu errazen: junturetan, markoetan, sukaldeetan, hoditeria eta elektrotresna erremateetan eta komunetan.

|
Inurri beltza (Lasius Níger)
Gerrialdean nodulua dute eta 3-5mm luze dira.
Kanpoaldean egin ohi dituzte habiak (ez beti) eta elikatzera barrualdeetara jotzen dute usaimenari jarraiki. Kanpoaldeko inurritegiak lurrean izaten dira, muino txikitan, edo lorategi eta espaloietako harlauzapetan.
Kolonietan bizi dira; bakoitzeko eme emankor bat egoten da, arrek ernaltzen dutena eta arrautzak erruten dituena. Arrautzon
inkubazioa 3 edo 4 aste iraun ohi du. Zabaltzean 2 edo 3 astez bizi den larba sortzen da. Hortaz, arrautza izatetik eta heldu izaterako aldia 8 eta 12 aste bitartekoa izaten da. Kumeak zaintzea eme antzuen (langileak) ardura da; baita elikagaiak bilatzea eta inurritegira eramatea ere.
Inurri mota honek hegalariak ere sortzen ditu uda amaiera aldera, horixe du berezi. Edonon sar daitezke; izan ere, arrak eta emeak estali aurretik eztei hegaldiak egiten dituzte. Gustuko elikagai dituzte gozoak, proteinak eta gantzak eta baita euli txiki eta antzeko intsektu txikiak ere.
Batetik eta bestera ibiltzen dira aire kameratan, hoditeria zutabeetan, komun eta sukaldeetako haizatzeko hodietan, zokaloetan, argindar guneetan. Zaila bada ere, haien joerak direla eta, hauetan topatuko ditugu errazen: junturetan, markoetan, sukaldeetan, hoditeria eta elektrotresna erremateetan eta komunetan.

|
Lepisma (Lepisma saccharina)
1cm luze eta hegogabea da hau intsektu hau. Erraza da berau ezagutzea atzealdeko 3 ezten laburrengatik, antena luzeengatik eta, batez ere, azaleko ezkata fin eta zilar kolorekoengatik.
Hezetasuna ezinbesteko du bizitzeko; ezin da leku lehorretan bizi. Beste askotan legez, hezetasun premiak iluntasunetik urrundu nahia dakar. Pitzadura eta zirrikituetan arrautzak jarri eta urtebete inguru behar izaten dute guztiz hazteko.
Bizi baldintza egokietan asko ugal eta izurri izatera irits daitezke. Azukrea elikagai gogokoenen artekoa badute ere, kalte larriak eragiten dituzte lika eta ur-ahí lehorretan, eta almidoitutako arropetan, errezeletan edo liburu azaletan, kotoizko eta larruzko oihaletan.

|
Kukurutxa
Lur hutsean bizitzeko egokitu diren krustazeo bakarrak dira, armadilo txiki gris eta obalak. Uretan bizi diren beste krustazeoen artean dira otarrainak, otarrainskak, karramarroak eta ganbak.
Ugalketan emeek ootecan daramatzate arrautzak.
Hanketan dituzten azal fineko luzakinak dira brankiak, arnas hartzeko darabiltzatenak. Brankiek heze direnean baino ezin dute egin euren lana, eta hori dela eta, ezin-ezinezko zaie inguru lehorretan bizitzea.
Krustazeo txikion elikaduraren oinarria landare gaiak dira, baina animalia hilak ere jaten dituzte. Soto hezeetan pilatutako fruta eta barazkietan eragin dezakete kaltea eta maizen topatzen ditugunak Oniscus asellus eta Porcellio scaber espezieetakoak izaten dira.
Etxean asko izateak hezetasun handiegia erakusten du. Geletara edota sotoetara jotzen dutenek lorategiren bateko hosto lehor multzo, lasto zahar edota antzeko hondakinen artean izango dute jatorria.

|
Alfonbretako kakalardoa (Anthrenus spp)
Biribilak eta zurixkak dira, azal gogorrean ezkataduna (zuriak, beltzak eta kafe kolorekoak). Gainera, ile xerlo kizkurrak ditu gorputzean. Larben ile kizkurra beltza edo gorrixka da eta 6mm luze ere izan daitezke. Helduek, aldiz, 4, 5mm gehienez.
Argiak erakartzen ditu helduak; horregatik bizi ohi dira leiho inguruetan, armairu bazterretan edota berogailu haizebideetan. Alfonbrape eta tapizpeak eta ileak edota intsektu hilak dauden lekuak ere aukeratzen dituzte bizileku. Etxera arropa edo altzairuetan ekar ditzakegu larbak eta helduak, batez ere bigarren eskuko gauzetan.
Kakalardo hauek gai dira animalien ileak liseritzeko; euren elikagaien artekoak dira ehun naturalez egindakoak: artile, feltro, animalia larru, luma, zaldi ile, artile fin ... Baita garau, labore, espezie, lore hauts eta nektarra ere.

|
Mila-zangoa

Gorputz luzanga dute artropodook, segmentu bakoitzeko bi pare zango dituztenak. Horrexetan datza hauen eta ehunzangoen arteko aldea, azkenek segmentu gehiago dituzte.
Landare gai bizi eta hilez elikatzen dira; oso garrantzitsuak dira orbelaren usteltzean eta zorua nahaste eta aireztatzean.
Gautarrak dira ohituretan eta talde handitan bizi dira zoruan, harripeetan, eta leku ilun eta hezeetan. Hala ere, batzuetan etxebizitzetan aurkitzen ditugu; horietatik ugarienak Ommatoiulus sabulosus,espeziekoak dira, 4-5mm luze ere izan daitezkeen beltz eta distiratsuak (marra horiak dituzte luzeran). Antzekoak diren Tachypodoiulus níger erlojuen kaien moduan biltzen dira oztopatzen ditugunean. Mila-zangook ez dute inongo kalterik eragiten etxe eta eraikinetan.

|
Ardia/arkakusoa
Intsektu hegogabea eta hanka jauzkariduna da. Atzeko hanka pare indartsuarekin egiten du jauzi, 10cm garai eta 30cm baino luzeago, gizakion 100m garai eta 300m luzearen pareko dena.
Ardien begiak ez dira erabat garatuak; askoz garrantzitsuagoak zaizkio antenetan dituen usain organoak.
Etxe-abereekin sartu ohi dira etxeetara, baina baita ardiak dituzten beste animaliekin egon direnen bitartez ere.
Arrautzak errun aurretik emeak arrarekin egon behar du. Horretarako usaimenaz baliatzen dira; horretaz eta arra erakartzeko egin dezakeen zarata batez, atzeko hankatan dituen hagin nano lerrokadak abdomenean horizontal dituen sartune finak igurtziz. Emeak ostalariari uzten dizkio arrautzak; haren berezko mugimenduek erraz botatzen dituzte.
Kumeak etxe zoruetan hazi ohi dira. Larba zurixka zizarekarek bost bat egun behar izaten dute zabaltzeko eta nahiko arin irristatzen dira, beldarren antzera. Hautsetan usteltzen ari den gai organikoaz elikatzen dira. Hamalau egun ingururen buruan kuskua egina dute, tximeleta zetarren moduan; ninfen atsedena hartzen dute babes zorro horretan. Astebetera edo aste bira irtengo dira ardiak. Batez beste, hiru edo lau hile igarota hilko dira.
Gose bada, geldi-geldi egin dezake 12-18 hile arteko baraua. Berpizteko oinotsak, arnasetikako CO2a, beroa eta hezetasuna dira eragile. Bizileku atsegin ditu hautsez betetako pitzadurak, solairuko zuloak, alfonbrak, esterak eta ohe eta beste altzairuetako bazter zikinak.

|
INTSEKTU HEGALARIAK |
Erleak.
Taldeka bizi dira; erletxe bakoitzean erregina, 60.000 langile eta ehunka erlamando.
Erletxeko ardatza beti da erregina. 5 urteko bizitza izan dezake eta ugal daitekeen bakarra da eta loraketa garai onetan eguneko 3.000 arrautza ere jar dezake. Ernalduak eta gabeak jartzen ditu; lehenetatik langileak jaio dira, bigarrenetatik erlamandoak. Larba eta ninfa dira inkubazio 21 egunetan. Udan jaioz gero, 4 edo 5 aste bizi dira; udazkenean gertatuz gero, berriz, 6 hile baino gehiago.
Erlamandoak egiteko bakarra du, eztei hegaldian ernaldu gabeko erregina ernaltzea.
80 eta 90 egun bitartean bizi da erletxean elikagai nahikoa bada. Ez bada, langileek kanporatuko dute.

|
Liztorrak.
Eztena eta hegoak ditu. Bakarrik edo taldean bizi dira eta ez dute eztena ziztatuta ere galtzen, erleek bezala; eztirik baina, ez dute ekoizten. Helduak hori-beltzak izaten dira eta zuku, izerdi, nektar eta oro har, likido gozoak dituzte elikagai.
Habiak urtean behin baino ez dituzte egiten eta ez dira sekula bertara bizi izatera itzultzen. Erreginek babestuta negua lo igaro eta udaberrian esnatu egiten dira. Ganbaretan edo lurpean egiten dute pilota itxurako liztor habia. Horretarako egur hilaren ehunak murtxikatuta ematen duen paper orea erabiltzen dute. Amaitutakoan hasiko da eme antzuak (langileak) sortzen, erletxeko eta erreginako 5000 bat langile izan daitezke. 50 cm inguruko diametroa dute eta erregina ordeztuko dute liztor habia handitzeko eta larbak zaintzeko eta garbitzeko arduretan. Uda amaieran uzten dio erreginak langileak sortzeari eta eme eta ar emankorrak ekin. Banaka irteten dira habiatik, gero ugaltzeko elkartzen dira. Arrak ernalketa burututakoan hiltzen dira eta emeak orduan gorde eta udaberrira arte negua igarotzeko leku bilatu beharrean dira.

|
Euli arrunta
Begi handia eta gris opakoa da, horia den abdomena izan ezik. Helduak 9mm luze ere izan daitezke eta 3 asteko biologia zikloa izaten dute. Larba biribildu zurixka da eta heldu eta 2-20 egunean ernaldu eta hilabetez bizi dira. 4 egun eta gero, emeek 500 arrautza jartzen dituzte 2tik 7ra arteko taldetan. Usteltzen ari den gai organiko orotan ugaltzen dira, simaurretan, zaborretan, hondakin uretan, landare hondakinetan...
Egun argiz elikagaietatik hurbil eta ugaltzeko leku egokietan ibiltzen dira. Gauez horma goietan, kableetan, soketan, bazterretan eta azal latzetan hartzen dute atseden.
Gustuko elikagai ditu zaborra, iraizkinak, eta usteltzen ari diren animalia eta landare gaiak eta giza elikagaiak.

|
Ozpin eulia (Drosophila melanogaster)
Hego bi dituen intsektu hori-gorrixka begi gorriduna da. 3-5mm luze da.
Hegaldi motela du eta usteltze prozesuan diren frutetan edo ozpina, ardoa edo fruta zukuak dituzten ontzi inguruetan topatzen dira erraz. Horregatik bizi ohi dira taberna, jatetxe eta kafetegietan.
Tenperatura epeldu ahala hazten da populazioa; urte osoan motoreak edo tenperatura egonkor epelak dituzten lokaletan.
Oso arin garatzen dira, likido gozoak badira batez ere. Biologia ziklo osoa 9 eta 20 egun bitartekoa da; udan, ordea, 7 eta 8 bitartekoa. Emeak 700-800 arrautza jartzen du bizitzan eta inguruan fruta mailatuak, zuku, ozpin, ardo, garagardo eta freskagarriak pilatzen direnean. Larba mailatutako frutan aurki daitekeen ar zurixka nanoa da.
Eragin dezakeen kaltearen arriskua transmiti ditzakeen gaixotasunetan datza; usteldura azidoa, esaterako, kutsatutakoei darien ozpin usainagatik ezaguna dena.

|
Pericoma fuliginosa
Zetaz estalitako gorputza du, iletsua da. Buru dortsobentralki zapala du, udarekara. Ia alde osoak betetzen dizkioten begi konposatuak ditu, buru erdiraino proiekta ditzakeenak baita antenen lotuneen gainetik ere, uki daitezkeen begi zubiak osatuz. Ahokoak ondo garatuak ditu, tronpa osatuz.
Arrautza txiki xamar zilindrikoak eta larbak lurtarrak dira. Batez ere, orbel leku hezeetan bizi dira, bertan jartzen dituzte eta ondoen arrautzak. Ar helduak emeen aurreko egunean sortzen dira eta euren bila abiatzen dira feromonei jaramon eginez edota erakartzen dituzten ostalariengana joz.
Gehienetan gauez elikatzen dira. Egunez atsedenerako leku ilun eta hezeak bilatzen eta zuhaitz enbor hutsetan, harrien pitzaduretan eta orbel artean topatzen dituzte.

|
Pyralis farinalis
Irin sitsa ere esaten zaio labore aleak eta eratorriak, lekari aleak eta landare jatorria duten hainbat gaiak ditu elikagai, hezeak edo hezetasunak kaltetutakoak bereziki.
Emeak 250 bat arrautza jartzen ditu bertan batez beste. Biologia zikloa 6 eta 8 aste bitartekoa da hezetasuna eta tenperatura egokia bada. Emea astebetez bizi ohi da. Larbek zetazko hodiak egiten dituzte bertan aleak txertatuz eta elikatzeko bazterretatik irteten dira. Gariari eta beste labore aleei kalte eragiteko gai dira heze badaude; gai dira, halaber, txarto bildutako edo heze diren gaietan hazteko.

|
Arropa sitsa (Tineidae)
Lepidopteroen familiakoa da, hego estuduna eta nabar-horixka. Batez ere udako egun beroetan ikusten ditugu, baina berogailu zentrala duten eraikinetan urte osoan ugal daitezke.
Ahoa eta heste atrofiatuak baino ez dituztenez, helduak baraurik bizi dira (2 aste) indarge hil arte. Beldar direnean eragiten dute kalte gehien artilezko arropetan, larruzko jaketan, larruzko eserlekuetan edota tapizatutako altzarietan.
Emeek ez dute hegan egiten, arrautzak aldean daramatzatelako eta pitzadura eta tolesduretan egon nahiago dutelako. Geletan ikusten ditugun tximeleta horiek arrak izaten dira.
Emeek 2 eta 3 asteko bizitza behar dute 100 bat arrautza jartzeko; arrek, aldiz, bizi luzetxoagoa dute. Ez dituzte arrautzak lotzen, ezin dute. 1 edo 2 aste igarota gara badaitezke beldar txikiak irtengo dira arrautzetatik eta artilezko oihal egokia topatzen badute, elikatzen hasiko dira. Mugimendu gutxikoak izanik eta halako gogoz elikatuz, gai dira hogeita lau ordutan oihal fin bat zulatzeko.
Jaten duten oihaletik zatitxoak ebaki eta babes etxea eraikitzen dute eurekin. Beldarraren bizi iraupena jaten duen kantitatearen araberakoa da; aldeko baldintzetan 2 edo 3 astekoa. Ninfa bihurtzeko leku egokia topatzen dute, tximeleta izango direnean uzteko modukoa, eta buiraka egiten dute. Bi asteren buruan, hegodun sitsa sortzen da, tenperatura txikitan ninfa garaiko atsedena luzatu egiten delarik

|
KARRASKARIAK |
Arratoi grisa (Rattus norvegicus)

Grisa da eta berezi ditu ile bazter ilunagoak eta sabelalde argiagoa.19 eta 27cm luze izaten da gorputza eta 16 eta 21 cm buztana. Hainbat familiatako kolonietan bizi dira, ar menderatzailea buru. Gautarrak eta zulogileak dira; metro eta erdi sakoneko gordelekuak ere egin ditzakete hirietako soto, tunel eta estolderietan. Zabortegi, ubide eta aletegietan ondo bizi dira bertan topatzen duten elikagaiagatik eta babesagatik. Oro har, kanpoaldeetan bizi da, barrualdera bide jakinetatik eta elikatzeko baino ez delarik sartzen.
Emeek 4-5 eguneko araldia dute eta kumaldia 23 egunekoa izaten da. Urtean 3 eta 5 erditze bitartean izaten dute eta bakoitzeko 6-11 kume jaiotzen da. Kumeek jaio eta bi astera zabaltzen dituzte begiak eta bost aste igaro artean zaindu egiten ditu amak. Lau hileren buruan bihurtzen dira sexualki heldu.
Erasotzaileak, azkarrak, orojaleak eta ondo egokitzen direnetakoak direnez, oso hedatuta daude. Gainera, ugaltze tasa handia dute eta erraz moldatzen dira edonon igoz, igeri eginez, edo zulatuz.

|
Arratoi beltza (Rattus rattus)
Larrekoa edo arrunta ere esaten diogu eta 15-23cm luzeko gorputza eta 17-28cmko buztana ditu.
Trebea da gorantz eta hainbat familiatako kolonietan bizi dira larre inguruetan zuhaitz adaburuetan edo hiri inguruetan teilatu, ganbara eta aletegietan, ar menderatzailea buru. Bertatiko bide jakinak aukeratzen dituzte hodietatik, habeetatik edo horma bazterretatik elikagaietaraino. Gautarra eta orojalea da.
Emeek 4-5 eguneko araldia dute eta kumaldia 21 egunekoa izaten da. Urtean 3 eta 5 erditze bitartean izaten dute eta bakoitzeko 5-10 kume jaiotzen da.
Erasotzaileak, azkarrak, orojaleak eta ondo egokitzen direnetakoak direnez, oso hedatuta daude. Gainera, ugaltze tasa handia dute eta erraz moldatzen dira giza habitatera eta kalte handia eragiten dute elikagaiak kutsatuz, egiturak hondatuz eta tarteko ostalari dituen beste organismoetako gaixotasunen iturri izanik.

|
Sagu arrunta (Mus musculus)
6-11 cm luze inguruko gorputza eta beste hainbesteko buztana ditu. Hainbat familiatako kolonietan bizi da, ar menderatzailea buru. 2 hile dituela da sexualki heldu eta 3 eta 4 hile bitarteko bizitza du.
Elikagaiaren arabera 6-10 kumaldi artean izaten du emeak, 19 eta 21 egun bitartekoa eta tenperaturaren arabera kume kopuru aldakorrekoa.
Eraikin barruetan topatzen du elikagaia eta euretatik hurbil egiten du sagu zuloa, leku helezin eta ilunetatik ur, jaki biltegi, habia, pasabide ...
Oso hedatuta daude. Nabarmenak dira ezein klimatara egokitzeko gaitasuna, ugaltze tasa handia eta igo, igeri egin, edo zulatzeko eta inguruan duten edozertaz elikatzeko gaitasunak, aleak nahiago ditun arren.

|
BESTEAK |
Katuak.

Basa egoeran taldekakoa da katua, zelanbaiteko hierarkiadun koloniak osatuz. Ehiztari gautarra da eta arrek txiza eginez zedarritzen dute lurraldea. Araldian estaltzen dira, urtean behin baino gehiagotan eta 4 edo 7 egunez. Kumaldia 63-65 egunekoa izaten da eta bakoitzeko 3-5 kume jaio ohi da. Katuak 4-10 hile dituztenean dira sexualki heldu; katarrak, berriz, 5-7 hile dituztenean.
Kale katuak 2urte edo gutxiago bizi badira ere, kolonietan askoz luzeago bizi daitezke.

|
Hiriko usoa. Columba Livia (Gmelin)
Hiri animaliarik arruntenetakoa da usoa bai Europan bai AEBtan, berdin hirietan berdin herrietan.
Hirietan ehunkako taldetan batzen dira hegan egiteko eta atseden hartzeko. Eraikin garaietan egoten dira mordoka, eta talde txikiagoetan etxe bakunetan.
Habiak baino, plataforma antzekoak eraiki ohi dituzte belar eta adartxoekin euren arrautzak jartzeko eta etsaiengandik babesteko. Gehienetan zaborrak eta eskura dituzten botatako jaki hondakinak jaten dituzte. Uso helduak astean kilo erdi jaki behar du. Liseriketa errazteko hondarra ere jaten du, beste jakiak txikitzen laguntzen diona.
Ura ezinbesteko dute usoek. Izan ere, egun batzuk egin ditzakete jan gabe, baina ez edan gabe.
Bikote bakarra izaten dute aldi berean eta arrak zaintzen ditu emea eta habia. Ernaldu eta 12 egunera emeak arrautza bat edo bi jartzen ditu.
Kumeak gurasoek ahoan erabilitako zera zurixka batez elikatzen dira eta 4 edo 6. astera alde egiten dute habiatik.
Ernalketa edozein urtarotan gertatzen da, udaberrian sarrien, eta hirietan ia urte osoan berdin habiak egiteko aukerei esker.
Kolonietan eme eta ar kopuru bertsua egoten da eta basa egoeran 15 urte edo gehiago bizi badira ere, hirietan nekez gainditzen dituzte 5 urteak.
Ohiturazaleak dira, egiten dituzten mugimendu, ugalketa eta elikadura kontuak inguru bertsuan egiten dituzte beti.
Usoek eragiten dituzten kalteak.
Hirietara primeran egokitu dira eta leku batuetan gehiegi egoteak arazoak eta izurriak ekar ditzake. Zoritxarrez, gizakiongandik hurbil bizitzeak ere kalteak dakarzkigu. Espezie batzuk gaixotasun igorleak dira (hau adibidez) eta ura eta elikagaiak kutsatu eta arkitektura egiturak hondatzen dituzte.
Horrelako hegaztiekin elkarbizitzeak ondorio hauek dakartza:
+ Osasuna eta garbitasuna: oso kutsatzaileak dira.
+ Hondatzaileak: Eginkarien azalak jaten dituzte eta inguru osoa zikintzen dute.
+ Kalteen diru kostuak.
Hiri hegaztiei lotutako gaixotasun motak eta ektoparasitoak labur aipatuta:
+ Histoplasmosia; eginkariek eragindako gizakion arnas gaixotasuna.
+ Ornithosia (psitakosia); pneumoniaren antzeko sintomak.
+ Salmonellosia ( Salmonella typhurium); elikagaiak kutsatzen dituen bakteria eginkariekin edo hanketan zabaltzen da.
+ etab.
Ondoriozko beste eragozpen batzuk:
Usoek bereizkeriarik gabe botatzen dituzte eginkariak espaloi, eraikin, kotxe, estatua, monumentu eta pertsona gainetan. Itxurak eta hatsak eragiten duen nazkaz gain, harri eta metalak jan egiten ditu eta landare batzuk hil ere hiltzen ditu azidotasun handia dela eta.
Hiri hegaztiak ardi, akain, akaro, araknido eta antzeko ektoparasitoen ostalari izaten dira eta ez da harritzekoa euren inguruko gizakion egoitzetara etortzea. Hauek dira ektoparasito arruntenak:
+ Usoaren zimitza, Cimex columbarius.
+ Usoaren ardia, Argas relexus.
+ Usoaren eulia, Pseudolynchia
canariensis.
+ Oiloaren ardia, Cerathophyllus
gallinae.
+ Ardiak, Cerathophyllus columbae.
+ Gainontzeko zimitzak, Triatoma
rubofasciata.
+ Akaroak, Dermanysuss gallinae.
+ Beste akaro batzuk, Ornithonysuss
sylviarum.

|
Satorra
Ez da karraskaria, intsektu jale ugaztuna baizik, satitsuari estu lotutakoa. Ernalketa otsailean eta martxoan izaten da; 6 asteko kumaldia eta gero 3 edo 5 kume jaiotzen da. Arin hazten dira, hilabetean heldu direlarik. Gazteek 6 hiletan erabil dezakete familiaren tunel sistema, ostean euren tunel eta gordeleku sistema egin beharko dute.
Udaberriko eta udazkeneko egun hezeetan eta zaparrada osteetan ikusten dira errazen, orduan egiten dituztelako ondoen tunelak eta muinotxoak.
Lur harrak, kakalardo beldarrak, inurriak eta beste artropodo edo lurrean bizi diren beste batzuk ditu elikagai. Haziak eta landare gaiak ere jaten dituzte, lorategietako landareen erraboilak eta sustraiak batez ere. Kalteak eragiten dituzte eta izurri izan daitezke landa, lorategi, haurtzaindegi, parke, golf klub, igerileku, hilerri eta zelai zaindua dagoen edonon.

|
|
|
|