Tel 94 600 90 60 / 610 224 223 - insec@insec.es
Erabiltzailea    Pasahitza  
 
AURKEZPENA
ZERBITZUAK
IPM
   Izurrien Kontrol Bateratua
IZURRI ARRUNTENAK
KALITATEA
AURREKONTUA
AGENDA
BERRIAK
KOKAPENA

Galeria de Fotos
Enlaces de interés
Termitas
Tpv
Diccionario
Castellano | Euskera
[LEGE OHARRA]
[MAPA WEB]
 
Inidicaciones del Ministerio de Sanidad

Osasun Ministerioak hartutako neurriak

Osasunaren Mundu Erakundearen (MOE) eta Europako Batasunaren antzera, nazioartean oso eragile azaldu da estatua agintariei sor litekeen  gripe pandemiari aurre hartzeko prest egotearen garrantzia aldarrikatzen.  Osasun eta kontsumo ministerioa herritarren osasuna bermatzeko beharrezko neurri aurre hartzaileak ari da abian jartzen; hori dela eta, esan genezake estatuko osasun sistema prest legokeela pandemiaren baten aurrean eraginkor jokatzeko. Hauek dira erabakitakoak, 2005ean aurkeztutako gripe pandemiari aurre hartzeko eta erantzuteko planaren baitakoak:

• Autonomia erkidegoetako eta Europako Batasuneko osasun agintariekin eta  nazioarteko beste erakundeekin ari da osasun eta kontsumo ministerioa egunez eguneko gertakariak zehatz-mehatz aztertzen. Animaliengan eta gizakiongan sortzen diren aldaketei erreparatuz egoeraren jarraipen zorrotza egiten da..
Epidemiologia eta birologia sistemak eta prest dira lana areagotzeko nazioartean eta estatuan gertatzen eta erabakitzen denaren arabera.
• 2003an Gripearen birusari Aurre egiteko, Kontrolatzeko eta Jarraipena egiteko Estatuko Exekuzio Batzordea eratu zen. Ministerio arteko batzordea osasun eta kontsumo ministroak zuzentzen du eta honakook osatzen dute: gripearen nazio zentroetako zuzendariek eta hainbat ministerioetako ordezkariek; osasun eta kontsumokoek, kanpo arazoetakoek,  hezkuntza eta zientziakoek, barnekoek, sustapenekoek, lan eta gizarte gaietarakoek, nekazaritza, arrantza eta elikadurakoek, ekonomia eta ogasunekoek, herri administrazioetakoek eta defentsakoek.

Gaur egun estatuko exekuzio batzorde honen erakunde guztiak abian dira; besteak beste, operazio taldea (edo krisi taldea), zientzia batzordea, koordinazio teknika taldea eta lau azpibatzordeak: epidemiologia eta birologia jagoletza, txerto eta birusen aurkako botikak, larrialdiei erantzutekoa eta komunikaziorakoa. Erakunde hauek guztiak aldian-aldian batzen dira estatuko planaren baitako eta MOEk eta EBk erabakitakoak eta aholkatutakoak betetzen direla bermatzeko.

• Estatuko exekuzio batzordeak estatuko planaren osagarri diren bost jardun protokolo onartu ditu; honako gaiak lantzen dira bertan:

+ Osasun langileek gizakiongan hegazti gripe susmoen aurreko antzematea.
+ Birusen aurkako botikak hartzeko lehentasun taldeak zehaztea.
+ Osasun zentroetan kutsadura kontrolatzeko erabakitzea.
+ Abeltzainen edota kutsatutako hegaztien eraginpean izan litezkeenen tratamendua aurreikustea.
+ Eraginpean izan daitezkeen herrialdeetara joateko eta kanpo osasunerako aholkatzea.

• 2005eko urriaren 19an gobernuko agintariek hegazti gripearen analisia eta jarraipena egiteko batzorde iraunkorra sortu zuten. Lehendakaritza ministerioaren idazkariordeak zuzentzen du eta hainbat ministerioetako ordezkariek osatzen dute; osasun eta kontsumokoek, nekazaritza, arrantza eta elikadurakoek, barnekoek, industriakoek, turismo eta komertziokoek,  ekonomia eta ogasunekoek eta herri administrazioetakoek.
• Brotearen eraginpeko herrialdeetatiko hegazti gaien inportazio debeku erabakiak hartu ditu EBk eta estatuan mugetako ikuskaritza postuen bitartez betetzen da.
• Osasun eta kontsumo ministerioak eta autonomia erkidegoek osasun publiko batzordean adostuta, 2005eko apirilean birusaren aurkako tratamendurako 2 milioi dosi erosi ziren sor litekeen pandemiarako. Horiei gaineratzen zaie botika eta osasun gaietarako Espainiako agentziak izan bazituen 11.000 dosiak. Gainera, osasun publiko batzordean 2005eko urriaren 27an adostuta, dosi gehiago erosiko dira, estatuko %20en herritarrek hartzeko beste izateko; horixe da eta pandemiei aurre egiteko zenbateko nahikoa. Beraz, estatuko osasun sistemak 6 eta 10 milioi dosi artean izango ditu.
• Are gehiago, osasun eta kontsumo ministerioa botika industriarekin harremanetan ari da estatuan gripearen aurkako txertoak ekoizteko lantegia eratzeko.
• EBren aholkuei jarriki osasun eta kontsumo ministerioak eta autonomia erkidegoek gripearen aurreko txerto kanpaina indartu dute arrisku taldeetan (65 urtetik gorakoak, gaixo kronikoak, osasun langileak ...). Ildo honetan, gripe arruntaren aurkako Europako txertatze maila altuena bertakoa dela, munduko seigarrena.
• Gripe arruntaren aurkako aurtengo txertatze kanpainari beste neurri batzuk gehitu zaizkio gripe pandemiari aurre hartzeko eta erantzuteko estatuko planaren baitakoak. Berrikuntzen artean, urtaroko gripe garaian hegazti gripearen eraginpeko herrialdeetara bidaiatzea aurreikusita dutenek ere txertoa jasotzearen aholkua. Era berean, honakoa aurreikusten da: hegazti griperik aurkitu bezain laster kontrol eta errotik kentze lanetan jardun dutenei eta hegazti abeletxeetakoei txertoa ematea. Izan ere, honek jende honek gripe arruntaren aurkako txertoa hartuta izateak hegazti eta gizaki anduiak gizakia kutsatzeko probabilitateak gutxitzen ditu, baita geneen elkartrukatzeko eta birusa mutatzeko ere.

Neurri hauez gain, nazioarteko lankidetzari lotuta, estatuko gobernuak 2005eko abenduaren 23an MOEri bi milioi euroko partida ematea onartu zuen; hartara, MOEk epidemiologia jagoletzarakoak eta hegazti gripearen kontrolerakoak indartzeko eta balizko gripe pandemiari aurre hartzen laguntzeko. Gobernuak nazioarteko lankidetza hori areagotzearen alde agertu da, baliabide gutxiago duten herrialdeei laguntzeko. Konpromiso horren emaitza da exekutiboak MOEk eta EB bezalako beste erakunde batzuek egindako elkartasun deiari ekarpena egitea batez ere Asiako eta Afrikako herrialdeei balizko pandemiari aurre egiteko  laguntzeko. Gainera, orain eraginpean diren lekuetako broteak kontrolatzea modurik onena da gainontzeko herrialdeetara ez zabaltzeko.